XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guretzat judutarren lege ohitura horiek denek beren esanahia galdua dute, eta horregatik ez da erraza gu jabetu ahal izatea zenbaterainoko iraultza-indarra zekarren Jesusen jokabide berri hark.

Baina garai hartan Jesusen jokabide hura legeari eta judutarren erlijio ohikuneei egiten zitzaien erabateko erasoaldia zen.

Kanpotik datorren zikinkeriak gizonaren barrunbeak ezin zikindu ditzakeela esaten duen edozein, Tora lege liburuko esanak eta Moisesen aginte indarra porrokatzen ari da (E. Kampauml;semann).

Jainkoaren bila askatasun bideetatik.

Jesusen jokaera ez da makurtzen aldeaurrez erabakitako araudiaren arrastoetara.

Jesusek ez du denborarik galdu, egintza soil bakoitzaren adarretik bizitza izpika neurtuz gertatzen den jokaera hotza bat aurrera eramaten (L. Boff).

Jesusek kontuan hartzen du herriko ohiturabidea, eta legeak dioena entzuten du; baina eguneroko eta bakoitzaren bizitzan Jainkoaren borondatea zertan dagoen askatasun osoz bilatzera ausartzen da.

Legeak esaten eta eskatzen duena gaindituz, gizakia bere osotasun guztian bilatzen duen Jainkoaren eskabideari begiratzen dio Jesusek.

Jesusek ez du bere burua lege baten aurrean jartzen, Aita baten aurrean baizik.

Begirapuntu honetatik bakarrik uler daiteke Jesusen bizitza.

Jesusen helburua ez da harrian edota oholean idatzitako lege baten eskakizunak betetzea, baizik eta gizaki guztien askatasuna maite eta nahi duen Jainkoaren esaneko izatea zintzotasun guztiz.

Azken azkenean Jesusen kezka eta buruhaustea ez da larunbaterako jarria dagoen agindua zintzo betetzea, gaitz egin beharrean on egitea baizik, norbaiten bizitza urratu ordez, bizitza hori salbatzea (Mk 3,1-5).

Horretan oinarritzen da Jesusen jokaeraren guztizko zorroztasuna.

Jesusen iritzian, Aitarengandik datorren eskabidea oinarrizkoa da, guztizkoa, mugarik gabea.

Egoera bakoitzean guztizko erabakia eskatzen zaio gizakiari, bere urkoari on egite alderdirako.

Aitaren esana betetzeko ez da aski inor ez hiltzea; beharrezko zaigu besterenganako haserrea menperatzea.

Ez da aski ezkontzausterik ez egitea; urkoaren emaztea begirunez hartu beharko dugu gure bihotzaren barne-muinik ezkutueneraino.

Ez da aski adiskideak maitatzea.

Etsaiei barkatzen ere jakin behar dugu.